Arabak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, bai horixe!

gaztelania

Arabak betidanik berrikuntza teknologikoa bere lurraldearen garapen-eremu guztietara zabaltzearen aldeko apustua egin du, kultura eta hezkuntza arloan komunikazioko teknologia berriak baliatuta bereziki.

Tresna informatiko berri horiek arabar guztiei helarazi nahi izan dizkie. Horretarako, esaterako, Araban wi-fi eremu ugari daude, mundu horretan erraz sartzeko modua eskaintzen dutenak.

 

Bizi garen aro digital honetan barneratzeko urrats bat gehiago egin nahirik, Arabak begirada berritzaile bat egiten dio bederatzigarren arteari. Hori dela eta, gure lurraldea aitzindari dugu euskarazko lehenengo komiki digitala munduratzen. Irakurleek beren aisialdian gozatu ahal izango dute formatu digitaleko euskarazko lehenengo pasadizoa irakurriz.
Horrela, batasun interesgarri bat ernatzen da, komikia, teknologia berriak eta euskara elkarrengana bilduz.